Karta-joko digital horretan (HearthStone), elkarren aurka jarduten dira World of Warcrafteko bi heroi, aurkaria menderatzeko estrategiarik egokiena nork hedatzen duen argitzeko.
Urtebete eskas igaro den arren joko hori plazaratu zutenetik, egun jarraitzaile gehien dituen estrategia-jokoa da: mundu osoko bideojokoen ikus-entzuleen % 11. Dagoeneko, Starcraft sagako estrategia-jokoen eta antzekoen aurretik dabil.
Lineako 30 milioi jokalari ditu, eta etengabe egin du gora kopuruak jokoa merkaturatu zenetik, arrazoi hauengatik, besteak beste: bikain egokitzen da gailu mugikorretara, jokatzeko erraza da, eta doakoa.