Bilboko gida
Bilbora iristeko:
- Hegazkinez
Bilboko nazioarteko aireportuak astean 600 hegaldi baino gehiago eskaintzen ditu. Besteak beste, konexioak ditu Espainiako hiri nagusiekin.
- Trenez
Bilboko trenbide-sareari eta ondo konektatutako autobide eta autobiei esker, lurreko garraiobideak ere aukera egokia dira.
Ibilbide luzeetarako RENFE
Euskal trenbideak EUSKOTREN
- Autobusez
TERMIBUS geltokian, hainbat konpainiatako autobusak har daitezke. Besteak beste:
- Autoz
Madrildik 4 ordura dago Bilbo, Burgostik (150 km) eta Gasteiztik (60 km) igarota; eta Bartzelonatik 6 ordura, Zaragozatik eta Logroñotik (130 km) edo Iruñetik (150 km) igarota.
Mendebaldean, Santander du ordubetera (100 km), eta Oviedo, Gijón, Santiago, Coruña eta Vigorekin ere lotuta dago.
Ostatua
Bilbon, era guztietako ostatuak daude, norberaren gustu eta beharren arabera.
Non jan
Bilbon, nabarmena da euskal gastronomiaren tradizioa. Ezin konta ahala jatetxe daude, euskal sukaldaritza ezaguna (askotarikoa eta kalitatekoa) dastatzeko. Baina gastronomia ona eta lagunarteko giroa elkartu nahi badituzu, zoaz pintxo batzuk jatera. Gozatu ondo janez!
Turismoa Bilbon
Bilbok, hiri gisa, transformazio handia izan du urtez urte 90eko hamarkadatik hona, eta, 2010ean, Hirigintzako Nobel saria jaso zuen. Xarma handiko hiria da, ondare arkitektoniko eta kultural aberatsekoa. Nahikoa da haren eraikin historikoak eta kaleetako artea ikustea horretaz konturatzeko. Baina hiri modernoa ere bada Bilbo, aisialdi- eta merkataritza-aukera asko ematen dituena, Bizkaiko hiriburuaz ahalik eta gehiena goza dezazun.